Mixel Etxekoparen bisitaren fruituak

2012/08/30
Mixel Etxekoparen bisitaren fruituak
Atzo (asteazkena), Mixel Etxekopar eta Nicole Lougarot Sanagustin kulturgunean izan genituen. Kulturzale eta sortzaile aski ezaguna da Etxekopar: txistularia, bertsolaria, abeslaria, eta azken urteetan 'Xora' eta 'Gartxot' filmeetako egile eta partaideetako bat. Lougarot sortzailea eta bera Zuberoako Hebentik kolektiboko kide dira. Makina bat ekitaldi dituzte prest jendaurrean aurkezteko. Besteak beste, 'Datozenak' atalean aurreratu genuen eta Sanagustinen egingo duten ' Pilotarhitza '. Horrez gain, ordea, bestelako lanen gainean ere jardun genuen berriketan. Laster izango dituzue bisitaren fruituen berriak.
Erantzuna gehitu