Udane Juaristiren lanak ditugu erakusketan

2012/09/07
Udane Juaristiren lanak ditugu erakusketan
"Kalea, nire obrak bizia hartzen duen tokia. Kalea, jendearen eguneroko eszenatokia. Kalea, istorio askoren lekuko. Nire imaginazioa dantzan jarri eta ideiak jaiotzen diren lekua. Zaharkitua dagoenak bizitza gehiago du barnean. Espresio gehiago aurki dezaket eta horrek jokua ematen dit lanerako orduan".

Erakusketaren informazioa:
  Sortzailea: Udane Juaristi Ibañez.
  Erakusgai: teknika desberdinekin (collagea, olioa, ikatza...) eginiko margolanak.
  Erakusketaren iraupena: irailaren 7tik 30era.
  Koadro kopurua: 9.
  Bere webgunea: www.udatxo.com
  Besterik: margolanak salgai ditu.

Sinopsia: "Bidaia koadernoa.

Kalea, nire obrak bizia hartzen duen tokia. Kalea, jendearen eguneroko eszenatokia. Kalea, istorio
askoren lekuko. Nire imaginazioa dantzan jarri eta ideiak jaiotzen diren lekua. Zaharkitua dagoenak
bizitza gehiago du barnean. Espresio gehiago aurki dezaket eta horrek jokua ematen dit lanerako
orduan.

Txoko guzti horiek oparitu nahi ditut. Hitz egiten duten horiek, istorioak kontatzen dituzten
txokoak. Amets egiteko ahalmena ematen didatenak.

Nire argazki kamera, koaderno bat besterik ez da. Bertan gordetzen dut ahaztu nahi ez dudan guztia.
Bertan geratzea gustatuko litzaidakeen leku guzti horiek sartzen ditut bere baitan. Batez ere, nire
sentimendu eta oroitzapen guztiak. Horregatik eramaten dut bidaia guztietara. Argazki horiek nire
obra bilakatzen direlako.

Argazkia da nire obraren abiapuntua. Ia beti presente baitago. Collagea eta transferraren bidez,
errealitate puntu hori mantendu dezaket. Bestalde, transferra erabiltzean, espresio gehiago eman
diezaioket lanari. Paperaren presentziak, testura eta kapa desberdinekin jokatzeko aukera ematen du
eta beraz, espresio eta sentsazio desberdinekin topo egiten dut. Paperak, zahar itxura edota puskatua
dagoenaren sentsazioa lortzea ahalbideratzen dit. Inperfekzioa da bilatzen dudana.
Pinturaren espresioa eta kolorea, ordea, ezin ditzaket argazkiaz soilik lortu.

Hiria da nire inspirazio iturria. Mugimenduan doazen autoak, hirian zehar dabilen tranbia zaharra,
hiriko teilatuetan ezkutatzen den argia...

Ilunari esker argiak indar gehiago hartzen du. Argia da, nire pinturen protagonista. Kontrastea lortu
nahi dut, pinturak, jatorrizko argazkiak baino indar gehiago izan dezan.

Neure koloreekin pintatzen dut, besterik ez. Denboraren poderioz aldatzen diren koloreak dira eta
beraietan islatzen da nire bilakaera".

Erantzuna gehitu