'11kantatzeko' DVda aurkeztuko dute Sanagustin kulturgunean

2012/09/20
Urko Egaña azpeitiarrak beste batzuekin lankidetzan atera duen proiektua da, bertsolaritza eta literatura uztartzen dituena. "Bi aldeetako jendearen arteko uztarketa eskaini nahi du. Betiko bederatzi ipuin, eta Euskal Herriko eta Catalunyako kondaira bana biltzen ditu 11 Kantatzekok. Kontakizun hauek bertsotara moldatuta egonik ere, prosan ematen den idazkera bera mantentzen ahalegindu gara berezko kontakizunetik bertsoetarako tartea ahalik eta laburrenen egin nahirik...". Gaur, 19:00etan izango da.
Erantzuna gehitu