Giro polita Aitzealdenk!02-ko lehen saioan

2012/10/20
Giro polita Aitzealdenk!02-ko lehen saioan
MobyDick, Anai-arrebak eta Grises musika taldeak aritu dira bart Sanagustinen, eta 150 lagun pasa bildu dituzte. Gaur gauean (larunbata): Ama Say, Lisabö eta DJ Makala. Aurrez sarrerak erosteko, hemen.

Ondo hasi da Sanagustineko Aitzealdenk!02 musika jaialdia, giro ederra izan baita aurreneko saioan, bart. MobyDick, Anai-arrebak eta Grises taldeak aritu dira. 23:00etan hasi da kontzertua, eta gaua aurrera zihoan bezala joan da giroa berotzen. 150 lagun pasa izan dira. Sarrerak 10 euro balio zuen.

Gaur, 22:30ak aldetik, Dj Makalak giroan sartzen lagunduko du hasieran, 23:00etan Ama Say taularatu arte. Honek amaitu eta Lisabö prestatu bitartean ere Makalak beteko du tartea. Lisabök bukatzean, ordu txikiak arte jardungo du Dj Makalak. Sarrerak 10 euro balio du.

Ama Say taldeak Euskal Herrian emango duen azken kontzertua izango da Sanagustinekoa; euren hirugarren aroari bukaera emango dio —azken kontzertua hilaren 27an izango du, Bartzelonan—. Berria-k Gontzal Bilbao bateria jotzailearen elkarrizketa argitaratu zuen atzo.

Aitzealdenk!01 joan den apirilean izan zen. Sanagustin kulturguneak antolatutako jaialdia da, hainbat eragilerekin elkarlanean arituta.
Erantzuna gehitu