'Izanak dirau, 1512' dantza saioa izango dugu igande honetan

2012/10/24
Ibarrako Alurr Dantza Taldea ren azken lana da, Sanagustin kulturgunean ikusiko dugun hau: "Erreinu zahar batean 500 urtez gorde den kutxa... Aiton-amonen kontu eta kantez josia... Atera ditzagun istorioak, harrotu historiaren hautsak... Lehen izan bagina, zergatik ez ote gara?". Sarrerak salgai daude 6€tan hemen edo kulturgunean bertan.

Lehen ere izana dago Sanagustin kulturgunean Ibarrako taldea 'Oinazez' ikuskizunarekin eta 200 lagun izan ziren ikusten. Ederra izan zen, horren adibide, Nerea Zabala Itsasiko kideak egindako kronika hau.

Erantzuna gehitu