Trenaren zikloa-ko azken ekitaldia umeei eskainitakoa izango da

2012/10/26
Trenaren zikloa-ko azken ekitaldia umeei eskainitakoa izango da
Zapatuan, urriak 27, 'Umeen trena' izenpean, trena gaztetxoenengana gerturatzeko ekitaldiak izango ditugu. Batetik, 16:00etan hasita, 'Doraemon eta denboraren trena' filma botako dugu eta ondoren trenarekin lotutako eskulan tailerra egongo da 19:00k arte, Gazteria sailak jarritako begiraleek lagunduta. Tailer honetan egiten diren eskulanak gero Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa n jarriko dira erakusketan. Gainera, parte hartzen duten guztientzat lurrunezko trenean ibiltzeko bi sarrera oparituko zaizkie.
Erantzuna gehitu