Hasieraren balantze ona

2011/07/26
Jende asko eta mota desberdinekoa ibili da Sanagustinen egun hauetan, ekitaldietan isiltasuna gordetzeko eta lurra babesteko hartutako neurriak ondo atera dira, aretoa bete egin da bi emanaldietan, jendeak zaindu du kulturgunea...

Azpeitiko Kultur Mahaiak lehengo ostiralean (hilaren 22an) hartu zuen Sanagustin kulturgunearen kudeaketa,  eta hasiera honen balantze ona izan da.

1. Irekiera ekitaldia oso ondo atera zen: jende asko, jende mota desberdina...

2. Jende ugari ibili da Sanagustinen egun hauetan. Egun denetan, eta ordu denetan.

3. Jende mota desberdina ibili da: adin aldetik, pentsaera aldetik, esparru aldetik...

4. Bi ekitaldi izan dira (kontzertua eta dantza saioa), eta ona izan da bietako emaitza: aretoa, beteta. Dantza saioan taberna zerbitzurik ez zen izan (isiltasuna gordetzearren, Kultur Mahaiak proiektuan jarria duen bezala); pertsiana botata izan zen, eta balorazioa ona da denen aldetik. Bestetik, kontzertu garaian lurrean egurraren gainean goma jarri zen (aurreikusi bezala), lurra babesteko, eta lortu zen.

5. Tabernetako ordutegia bete da (hori baita hitzartutakoa). Larunbatean, gainera, ordubete lehenago itxi zen.

6. Jendeak zaindu du kulturguneko aretoa. Zerbitzariak, dena dela, erne egon dira.

7. Normala den bezala, badira detaileak-eta fintzeko edo konpontzeko. Nabarmenena: oholtza aurrean aldenik aldeko bionboa ez dagoenean (gau fuerteetan) umeak-eta teloi atzera ez pasatzeko bionbo batzuk jarriko dira (Santio egunean pare bat jarri behar izan ziren 13:30ean, umeak teloi atzean zebiltzalako).

Mila esker Sanagustin osatuaren proiektua babestu eta egun hauetan han ibili zareten denoi! Eta zabiltzatenoi ere bai, kulturgunea uneoro baitago irekita.

Azpeitiko Kultur Mahaia

Erantzuna gehitu