Oinarri garrantzitsu baten gainean, Azpeitiko kultur mugimendua eraikitzen

2012/12/29
Oinarri garrantzitsu baten gainean, Azpeitiko kultur mugimendua eraikitzen
Azpeitiko Kultur Mahaiak gaur egin du urteko ohiko batzarra, Baigera I aretoan. Bilguneak aurten egindakoa, kultur mugimenduari buruzko gogoeta eta Sanagustineko urteko jarduera izan ditu hizpide.

(hemen batzarrari buruzko uztarria.com-eko artikulu osoa)

Sanagustin kulturgunea. Batzarreko azalpenaren laburpena

- Egonkortasuna eta proiekzioa. Sanagustin kulturgunea Azpeitiko kultur bilgune erreferentzial bihurtu da, eta oso harrera ona izan du. Euskal Herriko kultur eremuan izen eta proiekzio handia hartzen ari da.

- Kultur programazio aberatsa. 146 ekitaldi izan dira aurten, 18.000 lagunetik gora ekitaldietan, 25 ekimenetan bete da Sanagustin, ekitaldi eskaerak handitzen, estreinaldiak...

- Harremanak. Asko eta askotarikoak: herriko kultur taldeekin, Azpeitiko beste eragile askorekin, kanpokoekin, administrazio publikoekin...

- Komunikazioa. Euskarri propioak sortu eta bultzatu ditugu. Komunikazio zuzena eta Internet.

- Ondarea edo patrimonioa. Sanagustin herriko eraikin historiko bat denez, bere ondarea gordetzeko neurri zuzenak hartu ditugu. Horren ondorioz —eta jendeak erakutsitako zibismoagatik—, eraikinak ez du kalterik izan. Gainera, gauza batzuk hobetu egin ditugu.

- Hobekuntzak. Dena dela, aurrera begira bada zer hobetu: Udalaren / Kultur Mahaiko taldeen eta Sanagustinen arteko elkarlana eta lotura sakondu-estutu-egonkortu, hobekuntza teknikoak...

Erantzuna gehitu