Ruper Ordorikaren txanda zapatuan

2013/01/11
Oñatiarrak bere ibilbideko kantuak joko ditu eta, jakina, 'Hodeien azpian' azken diskoko kantuak aurkeztuko dizkigu Sanagustin kulturgunean. Dagoeneko eseritako sarrera ia guztiak salduta daude; internet bidez eskura daitezkeen azken 14 sarrerak geratzen dira. Zutikako sarrerak, ordea, badaude oraindik. (har ezazu Azpeitiko 2013ko kultur bonoa. 155 euroko baliokoa, 52 eurotan).

Ruper Ordorikaren zain gaude, irrikitan, 'Hodeien azpian' nola aurkeztuko digun entzuteko. Bere musikaz gozatzeko aukera ederra daukagu bihar, Orkatz Kultur Elkartea eta Sanagustin kulturgunearen lankidetzari esker, elkarrekin antolatu baitute kontzertua. 22:30ak inguruan hasiko da.

Aurreneko aldiz eseritako eta zutikako formatuak bateratu egin ditugu eta bi sarrera mota jarri ditugu salgai. Oholtzaren aurrealdetik hasita 180 aulki jarriko ditugu —lehenengo zutabera arte, gutxi gorabehera— eta gainontzeko espazio guztian zutik ikusteko moduan egongo da, beste kontzertuetako gisa eta anbiente berean.

Kontzertua: Ruper Ordorika.
Azken diskoa: Hodeien azpian (2011).
Bideoa: Martin Larralde kantua, Dabilen harria diskokoa.
Eguna: Urtarrilak 12, zapatua.
Ordua: 22:30.
Sarrera: Eserita 12€ / Zutik 10€ (hemen eta kulturgunean salgai).

 

Erantzuna gehitu