Karnabaletako kanta berria entzun genuen igandeko Inauterietako kontzertuan

2013/02/04
Azpeitiko Musika Banda, Azpeitiko Argazki Elkartea eta Julian Barrenetxea Abesbatzak elkarrekin egin ohi duten Karnabaletako kontzertua berezia izaten bada berez —dela festa usainagatik, dela argazkiengatik...— aurtengoa bereziagoa izan da, beste osagai bat gaineratu ziotelako. Inauterietako ohiko kantuez gain, Borja Eizagirre bandako kideak moldatutako kanta berria aurkeztu zuten. Bideoan duzuen hauxe: 'Gora karnabalak, miamol!'.
Erantzuna gehitu