Inauterietan murgilduko da Sanagustin ere eta festa handi horiekin lotutako hainbat ekitaldi egongo dira egunotan

2013/02/08
Inauterietan murgilduko da Sanagustin ere eta festa handi horiekin lotutako hainbat ekitaldi egongo dira egunotan
Azpeitiko Argazki Elkarteak osatutako inauterietako argazkien erakusketarekin jarraitzen dugu. Zapatuan, dantzara animatzeko ' Guatekea ' izango dugu, Azpeitiko Musika Banda eta herriko abeslari batzuen eskutik; igandean, elegante egunez, 1979an egin zen lehen maratoi txikiko dokumentala botako dugu egunean zehar, girotzeko, —Zine Klubeko kide izandakoen eskutik—; eta astelehen karnabal iluntzean Ion Urbieta DJ lanetan ibiliko zaigu mozorro sari-banaketan eta ondorenean jai giroa jartzen.

Egitaraua:

Ekitaldia: Inauterietako argazkien erakusketa.
Antolatzaileak: Azpeitiko Argazki Elkartea eta Sanagustin kulturgunea.
Eguna: Otsailaren 13a arte.

Ekitaldia: Guatekea.
Partaideak: Azpeitiko Musika Banda, Kbeat, Olatz Prat eta Ruben Fernanez.
Eguna: Otsailak 9, zapatua.
Ordua: 22:30.

Ekitaldia: Herriko lehen korrika txikiko irudien dokumentala (1979).
Antolatzailea: Zine Klubeko kide izandakoak eta Sanagustin kulturgunea.
Eguna: Otsailak 10, igandea.
Ordua: Egunean zehar.

Ekitaldia: Mozorro leihaketaren sari-banaketa.
Antolatzailea: Udala.
Eguna: Otsailak 11, astelehena.
Ordua: 01:00.

Ekitaldia: Ion Urbieta DJ.
Antolatzailea: Sanagustin kulturgunea.
Eguna: Otsailak 11, astelehena.
Ordua: 01:00etatik 04:00etara.

Erantzuna gehitu