Xebastian Lizasoren sekretua

2013/02/26
Igaro den igandean, Andoñi Egaña eta Xabier Lizasoren 'Bi arreba' emanaldia ikus-entzuteko aukera izan genuen. Bertsoak eta pianoa uztartzen dituen emankizuna da, Frantzisko Petrirena Xenpelar bertsolaria eta Frederic Chopin pianojolea oinarri hartuta prestaturikoa. Egaña aski ezaguna da bertsolaritzan eta haren kontura joan ziren bertsoak. Baina eta Lizaso pianojole gisan? Azalpena bideoan ikusiko duzue eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Uztarrian egin duen kronikan.
Erantzuna gehitu