The Ex, izena baino gehiago

2016/10/19
The Ex, izena baino gehiago
The Ex, Azpeitian.
Valentzia, Madril, Bartzelona... eta Azpeitia. Horietxek izan dira Amsterdameko The Ex taldeak Estatu Espainiarrean jotzeko aukeratu dituen hiriak... eta herria. Urte asko daramatza talde honek oholtza gainean. Historia eginez, gainera. Eta gurean izan da. Ederra izan da guretzat ere esperientzia.

Jupiter Jon eta The Ex. Bi talde berezi inondik ere (argazki bildumaren egilea: Alberto Beloki.)

Proposamen desberdinekin, bi taldeek kontzertu interesgarria eman zuten urriaren 14an Sanagustin kulturgunean. Bertaratu ginen 300 zaleok, kontzeptu desberdinak ikusi eta entzun ahal izan genituen. Jupiter Jon-ek eman zion hasiera kontzertuari. Euskal talde berezi honek, bere musikaren bitartez, beste toki batetara eramaten zaitu. Ohiko musika komertzialetik urrun, proposamen berri batekin etorri zen Sanagustinera. Mugarik ez duen taldea da Jupiter Jon.

The Ex, 00:15 aldera hasi zen eta lehen unetik, beraien maisutasuna erakutsi zuten. Ordu eta erdi inguruan, duten aldakortasun eta errekurtso desberdinez ekarritako proposamena entzun ahal izan genuen. Orokorrean kontzertu itzela eman zuten eta zaleek bi aldiz aterarazi zituzten oholtzara kontzertua amaitu ez zedin. Beraiek irabazitako fama ona eta duten zuzeneko indartsua egiazkoa dela ikusi genuen. Gogoratu hilabete honetan beste bi ikuskizun indartsu ditugula, Urriak 29an Divenire dantza emanaldia Soreasu Antzokian eta Urriak 30ean Depedro eta Mobydick taldeak Sanagustinen. Informazio gehiago http://www.kulturaz.eus/agenda

 

The Ex + Jupiter Jon

Erantzuna gehitu