Alu Ulu antzerki foroa izango da gurean

2017/06/27
Alu Ulu antzerki foroa izango da gurean
Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren harira, Alu Ulu antzerki foroa antolatu dugu Arremanitz Elkarteak eta Dinamoa sormen guneak. 19:00etan hasiko da emanaldia, Haizea Egiguren antzezle azpeitiarra protagonista duela.

Egigureneak azaldu duenez, gabezia batetik jaio da Alu Ulu antzerki foroa. Emakumeen sexualitatea "gutxietsita" zegoela konturatu ziren Arremanitzeko kideak ikastetxeetako hezkidetza saioetan, eta horri buelta emateko asmoz, tratu onak landuko zituen antzezlan bat egitea erabaki zuten, nerabeei zuzenduta.

Bakarrizketaren forma du antzezlanak, eta umorea da osagai nagusia. Harremanak, edertasun eredua, alua, masturbazioa... ditu hizpide sexu eta bikote aholkularitzako itxarongela batean dagoen Saioa protagonistak. Hamargarren saioa izango da Dinamoan egingo dutena.