Beti bezperako koplak

2016/11/07
Beti bezperako koplak
Ekitaldiaren kartela
Hainbat lagunen artean egindako animazio lanaren proiekzioa eta solasaldia egingo ditugu ostegunean, azaroak 10, arratsaldeko 19:00etan.

Maialen Lujanbiok Euskadi Irratian botatako koplak oinarri hartuta animazio lan kolektiboa egin dute aurten hainbat lagunek, Bego Vicariok akuilatuta, eta horixe aurkeztuko digute ostegunean bertan parte hartu duten lau lagunek.