K2. Dotknac nieba  (zinekluba)

Emanaldiak

  • 2016/12/15 21:00

72 min / 2015 / Polonia / Dokumentala / Zuzendaria

Eliza Kubarska

K2. Dotknac nieba

Mendi astearen baitan joango den filma

1986ko udan, mundu osoko 12 herrialdetako espedizioak aldi berean ari dira saiakera batean K2ko beheko kanpalekuan: biderik zailenetik mendi hori eskalatzea, zeinetatik jende gutxik lorua baituen igotzea. Eskalatzaileetatik hamaihiruk bertan utzi zuten bizia. Ordudanik, "uda beltza" esaten diote uda hari.

Hil ziren eskalatzaile horien lau seme-alaba elkartzea lortzen du dokumentalak. Berriro K2ren oinetara eramaten ditu. Bertan dira aitak edo amak elurperatuta eta bertan saiatuko dira ulertzen gurasoak zergatik tematu ziren hain helburu arriskutsuan, seme-alaba hauetako batzuk umeak zirela artean edo aman sabeletan zeudela baten batzuk. Egun helduak dira eta helduen ikuskeratik ahaleginduko dira betiereko galderari errantzuten zein da grinaren prezioa?