Los 7 magnificos

Emanaldiak

  • 2016/10/08 22:00
  • 2016/10/09 19:30
  • 2016/10/10 21:30

130 min / 2016 / AEB / Western /+16 /

Antoine Fuqua

Bartholomew Bogue enpresariaren beldur bizi dira Rose Creek herriko biztanleak. Hori dela-eta, zazpi bidelapur kontratatzea erabakitzen dute, bizimodua aldatuko zaien esperantzan. Sam Chisolm (Denzel Washington), Josh Faraday (Chris Pratt), Goodnight Robicheaux (Ethan Hawke), Jack Home (Vincent D´Onofrio), Billy Rocks (Byung-Hun Lee), Vasquez (Manuel García Rulfo) eta Red Harvest (Martin Sensmeier) dira zazpikotea osatzen dutenak. Laister konturatuko dira herritarrak zazpikotea ez dela ari diruagatik bakarrik borrokan.