Mateo Txistu

Mateo Txistu

Emanaldiak

  • 2017/09/17 19:30
  • 2017/07/06 21:30

29 min / 1987 / Euskal Herria / Drama / Ororentzat /

Agustin Arenas

'Mateo Txistu' Azpeitiko Zine Klubak egin zuen azkenetako lana izan zen. 1987an argitaratu zuten eta film honekin, Zine Klubak pauso handia eman zuen, Super-8 eta Single 8an aritzetik 16mm-ra pasatu baitzen. Eta ez hori bakarrik; sariak ere jaso zituen:

- Euskal Zinemaren Sari Nagusia Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldian. 
- Film Labur Onenaren Saria Alcalá de Henareseko Zinemaldian.

30 urte bete dira egin zutenetik. Filma berrikusiko dugu Azoka Herritik ekimenaren baitan eta bertan izango dira orduko Azpeitiko Zine Klubeko kideak ere solasaldia eskaintzeko.