Richard Zikoina

Emanaldiak

  • 2017/09/24 16:30

80 min / 2016 / Alemania / Animazioa / Ororentzat /

Toby Genkel y Reza Mema

Richard Zikoina

Richard, zikoinek hezitako txolarre umezurtza da, bere burua zikoinatzat duena. Negua iristean, lurralde epelagoetara lurraldatzeko garaian, bere zikoina familiak txolarre bat dela kontatu, eta basoan geratu behar duela esaten dio, ez baitu Afrikaraino iristeko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango. Richard ez dago konforme, eta benetako zikoina dela erakutsi nahiko die, bidaia luzea bere kabuz eginez. Lagun imaginarioa duen hontza xelebrea eta abeslari famatua dela pentsatzen duen perikitoa izango ditu bidai-lagun. Oztopo ugari gainditu beharko ditu abentura ziraragarrian: saguzahar arriskutsuak, Internetera engantxatuta bizi diren usoak, bele mafiosoak, gorreria eragiteko zarata egiten duen Boeing 747 bat... 

Afrikarako bidea topatzen duenean, beste ezusteko bati egin beharko dio aurre. Zikoinetako bat, azkonar beldurgarri baten atzaparretan preso dago, eta ihesaldian lagundu beharko dio. Zikoina txikiak barruan duen txolarre indartsua askatu beharko du ihes egin eta bere familiarekin elkartzeko.