Adala + Revolutionary Brothers

Reggae gaua izango da Sanagustin kulturgunean, Adala eta Rovolutionary Brothers oholtzaratuko baitira apirilaren 5ean.

Azpeitia, E-20730
Adala + Revolutionary Brothers
  • Kontzertua
  • Noiz 2019/04/05 23:00
  • Non Sanagustin kulturgunea
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

Adala Guillem Simó-ren proiektu reggae proiektu pertsonala da. Bartzelonan jaiotako gazte honek musika kritika sozialak egiteko nahiz espiritualitatea eta etikaz hausnartzeko tresna gisa erabiltzen du, mugak, boterea edota gerrak mailukatuz. Historia garaikideko genero musikal askatzaileenaren tributoa da Adala: 70 eta 80ko hamarkadetako reggaearena, hain zuzen ere.

 

 

Revolutionary Brothers Euskal Herriko eszenatokietako sound systemik ospetsuenetakoa dugu. Duela 14 urte igo ziren estreinekoz oholtzara, eta orduz geroztik hip hop, dancehall eta jungle doinuak nahasten eta plazak eta aretoak dantzan jartzen dabiltz.