Azpeitia, E-20730

AEATOP | HERRIYE (SARRERAK AGORTUTA)

2022-11-02 19:00:00+01:00
2022-11-02 19:00:00+01:00
2022-11-02 19:00:00+01:00
ANTZERKIA
SANAGUSTIN KULTURGUNEA
Sarrerak
AEATOP | HERRIYE (SARRERAK AGORTUTA)

Hemen asunto serioa dago. Ez da Azpeitiko ohitura jatorren segida eta transmisio kontua bakarrik lagunok, hemen herri nortasuna da jokoan dagoena, NOR-TA-SU-NA! Zirt edo zart egiten ez badugu, hau badoa! Cést fini! Akabo Azpeitia!

Baina ateka honetatik nork aterako gaitu, herriak ez bada? Eta herria, adiskidea, zu zeu zara! Antzerkiak behingoagatik gutako bakoitzari herritar gisa konpromiso zibiko maila handia eskatzen digu. Lehenbizi izan azpeitiar, eta ondoren beste guztia. “Jayo. Azpeitiye. Hill”

Herriak herriari eman behar dio arnasa, eta herritik hartu. Zuk herria bezainbeste behar zaitu Azpeitiak zu. Orain ezin gara ezkutatu.

Azpeitiarentzat hil ala biziko kontu bat ebatzi behar dugu Sanagustinen. Azpeitiarra bazara ez hutsik egin! Zatoz eta ikasi zer den benetako azpeitiar izatea. Edo are benetakoagoa oraindik. 

Aurrena izan azpeitiar, eta gero nahi duzuna. “Jayo. Azpeitiye. Hil"