Azpeitia, E-20730

GRAFIAZ BETEA | 3. saioa | XILOGRAFIA

2022-2023 ikasturtean burutuko den Grafiaz Betea ekimenaren hirugarren saioa burutuko da azaroaren 24an.

2022-11-24 18:00:00+01:00
2022-11-24 18:00:00+01:00
2022-11-24 18:00:00+01:00
IKASTAROA
Dinamoa sormen gunea
Sarrerak | Kultur bonoa
GRAFIAZ BETEA | 3. saioa | XILOGRAFIA

Irudia tresna potentea da, izugarri indartsua, eta irudiaren ahalaz gogoeta egitea tokatzen zaigu, baina baita irudiaren azalaz ere: nola egiten da irudi bat, nola eraikitzen, nola irakurtzen, zer ikusten dugu hor…

Mundua idazteko erabiltzen diren grafia guztiak aintzat hartu eta geuk ere mundua idaztea pentsatu dugu irudiz, taldean, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko, giro onean, eskura ditugun hainbat eta hainbat grafia erabilita. Ikasturte bakoitzean sei saio egingo ditugu, eta saio bakoitzean grafia bat hartuko dugu ardatz. Saioak Dinamoan izango dira eskuarki, inoiz kanpora irtengo badugu ere, hileko azken ostegunean, 18:00etatik 20:00etara. 

Lehen ikasturte honetarako sei grafia hauek hartu ditugu lanerako aitzakia:

  • Diseinua
  • Serigrafia
  • Kartelgintza
  • Risografia
  • Kale artea
  • Xilografia

15 euroko kostua du eta hemen eman daiteke izena. Hirugarren saioa, hirugarren esperientzia grafikoa, xilografiari eskainiko diogu, azaroaren 24an, eta xilografiaren gako batzuk aztertzen eta aletzen saiatuko gara, eta hori gero ariketa bidez praktikara eramaten.

GRAFIAZ BETEA | 3. saioa | XILOGRAFIA