HIGA | Gero Axular

Higa, Gero Axular dantza-taldearen ikuskizun berria ikusteko aukera izango da Soreasu Antzokian

Azpeitia, E-20730
HIGA | Gero Axular
  • DANTZA
  • Noiz 2021/11/21 18:00
  • Non Soreasu Antzokia
    Azpeitia, E-20730
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal

HIGAn hiru gai gurutzatzen dira:

1.- Emakumeek historikoki jasan duten zapalkuntzarena.

2.- Euskaldunok geure hizkuntza eta kulturagatik bizi izan ditugun erasoena.

3.- Garai guztietan jarrera aurrerakoia izan duten gizarte-taldeek beren eskubideak eta ametsak lortzeko egin behar izan duten borrokarena.

HIGA dantza-ikuskizunak gai horiek jartzen ditu taula gainean, eta esperientzia zirraragarria eskaintzen dio ikusleari, zuzeneko musikaren bidez, eszenografia landuarekin, tradizioan oinarritutako jantzi-diseinuak erabiliz eta euskal dantzan errotutako koreografia ederrak garatuz.

Higa_web.jpg