Azpeitia, E-20730

KÄFFKA

Kamikaz kolektiboak "Kaffka" antzezlana eskainiko du Soreasu Antzokian.

2019-02-15 19:30:00+01:00
2019-02-15 19:30:00+01:00
2019-02-15 19:30:00+01:00
Antzerkia
Soreasu Antzokia
Sarrerak
KÄFFKA

2049a. Nerabeak kontrolatzeko beharra sentitu dute, eta horretarako eremuak sortu. Testuinguru horretan ezagutuko dira istorio honetako bi protagonistak, euren maitasunarekin inolako arazorik ez dutenak... Arazoa gizarteak berak dauka. 

Gehitu elkartea, Kamikaz Kolektiboarekin harremanetan jarri zen, aniztasun sexu-afektiboaren sensibilizazioa eta ikusgarritasuna jorratzeko antzezlan bat sortzeko helburuarekin. Proiektua martxan zegoen bitartean, Ortzadar LGBT elkartea gehitu zen. Hiru eragileen elkarlanetik sortu da KÄAFKA antzezlana.

Proiektu hau, bereziki nerabeei zuzendua dago, eta helburu didaktikoa du.18 urtetik beherakoek, sarrera 4€tan izango dute lehiatilan bertan. Aurrez sarrera interneten edo Sanagustinen erosi duten 18 urtez azpikoei, dagokien dirua itzuliko zaie Soreasuko lehiatilan egunean bertan.