• APOA | NEREA ARRIEN
  • 2025-01-15T19:00:00+01:00
  • 2025-01-15T23:59:59+01:00
  • Nerea Arrien idazlearen 'Zoonomia' poesia lana irakurri eta aztertuko da APOA ekimenaren baitan.
  • APOA | NEREA ARRIEN
Azpeitia, E-20730

APOA | NEREA ARRIEN

Nerea Arrien idazlearen 'Zoonomia' poesia lana irakurri eta aztertuko da APOA ekimenaren baitan.

2025-01-15 19:00:00+01:00
2025-01-15 19:00:00+01:00
2025-01-15 19:00:00+01:00
POESIA
DINAMOA SORMEN GUNEA
Doakoa
APOA | NEREA ARRIEN

«Atseginez, dibertimenduz eta plazerez irakurtzen den poema liburua da, tematikaren garapenak dinamika erakargarria duelako, eta estiloak naturaltasun eta edertasun minimalista. Gaiari dagokionez, emazte/ama gaztearen hausnarketa ezberdinei ematen die bide, tartean kontziliazioa eta etxekolanen partekatzearen auziari, besteak beste. Sei ataleko egituran zehar, maitasunaren eta desioaren, gizon eta emakumeen erreturekin batera, familiaren eta haur haztearen nahiz eguneroko bizitzaren auziak jorratzen ditu ingenio, ironia eta umore fi nez, baina baita sakontasunez ere, liburuan oinazea, ukitu tragikoa eta benetakotasuna nabariak direnez. Poetak bere barneko emozioen adierazpide bilakatzen ditu animaliak, bestiario pertsonal bat osatzeraino, tradizioaren, zientziaren, esperientzia kulturalaren eta hausnarketa pertsonalaren emaitza bihurtuz. Liburuaren gaiaren adierazbidea da piztiarioa, hortaz, eta «nire hezur arteko zootik ateratzen den emea» agertzea du xede nagusi.» 

APOA | NEREA ARRIEN