HITZAREN ESKOLA | Dinamoa sormen gunea

2021/11/10
Idatzi, aldatu, ezarri, ezabatu, berridatzi, itzuli, esan, esan, eta berriz esan. Berbaren sormen laborategi honetan, hainbat iturritatik edanez, nork bere ahotsa bilatu ahalko du, nork bere hitza. Hitzak josten du gure bizitza, pentsamendua eta jarduna. Eta egunerokoa izanagatik ez gara ohartzen bere botereaz, gure bizitza egituratzeko duen ahalmenaz.