Kulturaz, Kamikaz & Ttaken arteko elkarlana | Hiru Kortse, Azukre Asko Eta Brandy Gehiegi

2021/11/10
Elkarlanerako hitzarmena sinatu dugu Kulturaz kooperatibak, Kamikaz kolektiboak eta Ttak teatroak; 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlanaren ekoizpenean murgildu gara, bi antzerki konpainiekin batera. Dinamoa sormen gunean eta Soreasu Antzokian ibili dira azken hilabeteotan, antzezlanaren sormen lanetan. Urriaren 31n estreinatuko dute obra Antzerki Topaketen baitan.