Umeak artista bihurtzen dituen erakusketa

2014/06/26
Umeak artista bihurtzen dituen erakusketa
Inam Ucin azkoitiarraren erakusketa daukagu kulturgunean ikusgai, uztailaren 8a arte: Umeak artista bikainak sormen eta imajinazio handiko marrazkiak. Umeen marrazkiekin eginiko collage-ak dira erakusketako gaiak. Koadro handi, fresko eta koloretsuak.

Inma Ucin aspaldi hasi zen koadroak margotzen, diziplina tradizionaletan, baina azken urtebete pasatxoan beste estilo batekin dabil. Umeen marrazkiak "izugarri" gustatzen zaizkiola aitortzen du eta honetan hasi aurretik ere asko gordeta zituela. Behin alabak hala eskatuta marrazkiak karpetatik atera eta ideia baten inguruan hasi zen lanean, iloba jaiotzean.

Digitalki lantzen ditu koadroak, marrazkiak eskaneatu ondoren. Hainbaten konposizioekin egiten dituen collageak dira emaitza. Eta nahiago ditu lanerako "marrazki inperfektuak" joko gehiago ematen diotelako.

Koadro koloretsu eta freskoak dira. Uztailaren 8a arte egongo dira ikusgai. 

Erantzuna gehitu