Hamabost urtean, azala eta mamia

2014/10/14
Hamabost urtean, azala eta mamia
Uztarria aldizkariak hamabost urte beteko ditu datorren azaroan (1999ko azaroan kaleratu zuen Uztarriak aurreneko zenbakia, eta 166.a izango da azarokoa). Orotariko gaiak landu ditu komunikazio taldeak hamabost urteotan, eta hainbat izan dira aldizkariaren azalean jaso ditugunak. Azal horietako batzuk aukeratu ditugu erakusketarako.

Hamabost urte hauetako aldizkariaren ibilbideari errepasoa egin asmoz, aldizkarien azalekin osatutako erakusketa jarri dugu gaur, asteartea, Sanagustin kulturgunean. Uztarria hamabost urte: azala eta mamia izenburupean, hamabost urteotako hogei azal jarri ditugu kulturguneko hormetan, eta urriaren 28a bitartean izango da ikusgai.

Erantzuna gehitu