Fermin Muguruza arituko da Aho Bizarrik Gabe, azaroaren 4an

2014/10/22
Fermin Muguruza arituko da Aho Bizarrik Gabe, azaroaren 4an
Musikari eta abeslari asko igo dira dagoeneko Sanagustin Kulturguneko agertokira. Normalean, musika egitera edo kantura igo ohi dira. Forma desberdinean agertuko zaigu Fermin Muguruza. Dagoeneko ezagun egiten ari diren Aho Bizarrik Gabeko besaulkietako batean eseriko da. Azaroaren 4an izango da, asteartez, 19:00etan hasita. Olatz Prat izango du alboko besaulkian eserita, puntuak jartzen. Galderaren bat egin nahi badiozu, bidali ondorengo helbidera: ahobizarrikgabe@gmail.com.

Hauek izan dira Aho Bizarrik Gabe solasaldietako orain arteko gonbidatuak:

Martxelo OtamendiJuan Jose IbarretxeBenito LertxundiMaddalen IriarteJose Maria SetienAmets ArzallusJesus EgigurenJon Sarasua eta Edurne Brouard.

Solasaldiaren ezaugarriak

Aho bizarrik gabe da solasaldion leloa, Imanol Lazkano bertsolariaren liburuaren izenburua bera.

- Helburua: kalitateko eta prestigioko saioak antolatzea Azpeitian, euskaraz.
- Gonbidatua: Euskal Herriko pertsona ezagun bat, euskalduna. Kontuan hartu pluraltasuna: arloa, sentsibilitatea...
- Formatoa: kazetari batekin solasaldia gonbidatuak. Kazetariak gaiak aipatu —puntuak jarri—, gonbidatuak gogoetak egin ditzan.
- Kazetaria: Azpeitiko bat. Txandatzen joan.
- Maiztasuna: oro har, bi hilean behin.
- Tokia: Sanagustin kulturgunea.
- Eguna-ordua: asteguna (asteartea-asteazkena), arratsean.
- Iraupena: ordubete pasatxo.
- Ekitaldia: irekia.

Antolatzaileak

- Kultur Mahaia
- Uztarria Komunikazio Taldea.
- Erlo Telebista.
- Urola Kostako Hitza.
- Sanagustin kulturgunea.

Erantzuna gehitu