Urtea bukatu arteko kontzertu eskaintza oparoa daukagu

2014/10/23
Grises, Mondocane, Nirvana, Juan Antxieta Musika Eskola, Aurora & the Betrayers, Bide Ertzean, Gran Noche de Zarzuela, Soleá Morente y Los Evangelistas, Borrokan, Azpeitiko Musika Banda.

GRISES + MONDOCANE

Azarotik abendura bitartean ekitaldi pila bat izango ditu, eta horien artetik zuzeneko kontzertu interesgarri asko. Jarraian guztiak. Aurrenekoa, azaroaren 1ean (23:00, doan), etxeko uztak (zestoarren baimenarekin): GRISES + MONDOCANE. http://mondocanetaldea.bandcamp.com/

NIRVANA, UNPLUGGED IN AZPEITIA

Azaroaren 8an (23:00, 5€), herriko uzta eta talde handi bati keinua. Ikaragarria izango da. Herriko musika zale batzuen artean osatuko dute kontzertua, Nirvanaren unplugged in New York kontzertuaren diskoa atera zela 20. urteurrena beteko dela-eta. Kontzertua erreplika bat izango da: NIRVANA UNPLUGGED IN AZPEITIA.

AURORA & THE BETRAYERS

Azaroaren 22an (23:00, 6€/8€), gaur egun estatu mailan musika beltzaren ahotsik esanguratsuena duen abeslaria. Diskoa aurkeztera, folk amerikarra, soul eta 60 eta 70. hamarkadako R&B influentziak dituena. Zuekin: Aurora & the Betrayers.

SANTA XIXILI EGUNEKO EGITARAUA

Juan Antxieta Musika Eskolakoen eta Azpeitiko Musika Bandaren kontzertuak izango ditugu, musikarien egunaren harira. Biak Soreasu Antzokian. Musika Eskolak azaroaren 20an (19:00, doan) eta Musika Bandak azaroaren 22an (19:00, doan).

BIDE ERTZEAN

Abenduaren 5ean (23:00, doan), kontzertu akustikoa, "Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko eta popero moduan sortu" zen taldearena: BIDE ERTZEAN.

GRAN NOCHE DE ZARZUELA

Abenduaren 6an (22:00, 10€/12€) 'GRAN NOCHE DE ZARZUELA', Lazkaoko Kantaka Abesbatzaren kontzertu freskoa, koloretsua eta dinamikoa. Ruisenor3.mp3

SOLEÁ MORENTE Y LOS EVANGELISTAS

Abenduaren 13an (23:00, 18€/22€), Los Planetas eta Lagartija Nick talde handietako kideak baina beste proiektu batekin, Enrique Morenteri omenaldia eginez: SOLEÁ MORENTE Y LOS EVANGELISTAS.

BORROKAN

Abenduaren 20an (23:00, doan), egurra Nafarroatik: BORROKAN.

AZPEITIKO MUSIKA BANDA

Abenduaren 25ean (13:00, doan), urteroko kontzertu fijoetako bat eta Gabonei berezitasuna ematen diona. Azpeitiko Musika Bandaren EGUBERRITAKO KONTZERTUA.

EXKISSITOS + READY AIM FIRE

Eta momentuz amaitzeko, abenduaren 27an (23:00, 6€/8€) ondo pasatzeko kontzertu bat, zuzeneko potentea: EXKISSITOS eta READY AIM FIRE, Kiss eta Deep Purple taldeen tributoak eoten dituzten taldeekin.

Erantzuna gehitu