Soreasu Antzokia, bultzadatxo bat bere neurrian

2015/01/29
Fernando Diez zine ekoizleari elkarrizketa egin zion Berria egunkariak. Esaldi gordinak bota zituen, etorkizun beltza iragarriz zinemari; zinema mota bati behintzat. Azpeitiko Kultur Mahaiak Soreasu Antzokiarentzako egindako zine proiektuan hain justu gai hori kontuan izan zuen.

Los tontos y los estupidos; Loreak; Emak Bakia; Izenik gabe 200x133; La jungla interior Soreasu Antzokian ikusi ditugun filmetako batzuk dira. Fernando Diez-en arabera aretoetan gero eta zailago izango ditugunak aurkitzea, desagertzeraino: "Oso momentu ahulean dago zinema. Badaude hemendik aurrera egiteko oso zailak izango diren film batzuk. Zinema mota asko desagertuko dira hurrengo urteetan".  Urte gogorrak datozkiola zinemari uste du Diezek: "Badaude egile oso onak, badaude oso ideia onak, baina ez dago ekoizpenerako diru askorik, eta banaketa ere ez dago onenean. Aldatu egin behar da filmak erakusteko modua. Gero eta areto gutxiago dago, eta oso konplikatua da ikuslearen bidez proiektu bat dirua ematera heltzea. Gero eta autore zinema gutxiago egongo da aretoetan, eta soilik geldituko zaigu aurrekontu handiko zinema oso zehatz bat".

Soreasu Antzokia argi txiki bat izango da etorkizunean ere eta saiatuko gara kinka larrian dagoen zinema mota horren taupadei eusten, bizitza luze eta osasungarria iritsiko zaion esperoan.

Azpeitiko zinema eskaintza erabakitzeko zine lantaldea daukagu osatuta eta bertatik ateratzen dira albistearen hasieran aipatutako zinema horien izenak; noski, baita gaztetxoenei zuzendu beharrekoak eta "aurrekontu handikoak" ere. Lantaldea zabalik dago herritar orok parte hartzeko; idatzi kom@sanagustinkulturgunea.net helbidera interesik baduzu. Gustura hartuko zaitugu.

Elkarrrizketa osorik hemen.

Otsaileko zine eskaintze hemen: www.soreasuantzokia.com

Erantzuna gehitu