Sanagustin bete jende Urolako gizakiaren jatorriaren peskisan

2015/02/04
Sanagustin bete jende Urolako gizakiaren jatorriaren peskisan
Interesa sortu zuen Hezurren Egia programaren barruan atzo Sanagustin Kulturgunean egindako hitzaldiak. Aretoko aulki guztiak bete ziren jendez, eta bildutakoek interes handiz jarraitu zituzten agertokian izan ziren hiru arkeologoen azalpenak.

Jesus Tapia Aranzadiko Arkeologoak aurkeztu zuen ekitaldia, eta Martin Arriolabengoa EHUko geologoa, Alvaro Arrizabalaga EHUko irakazle eta Aranzadiko Arkeologoa, eta Maria Jose iriarte, Ikerbasqueko ikerlaria, EHUko irakaslea eta Aranzadiko Arkeologoa izan ziren hizlari. Ekitaldian argi gelditu zen, Antxieta Arkeologia Elkarteak egiten duen lanagatik ez balitz, ez genuela jakingo dakigunaren erdia ere.

Hitzaldi zikloak jarraipena izango du, gainera, datorren astean. Izan ere, Hezurren egia bailarako proiektua da, eta beraz, Azkoitian ere antolatu dute hitzaldi bat. Hilaren 10ean izango da, asteartez, 19:00etan Elkargunean.

Bi hizlari izango dira han: batetik, Miriam Cubas Aranzadiko Arkeologoa arituko da, Ehiztari eta nekazarien artean; Neolitikoaren hasiera Urolan goibururpean; eta bestetik, Sonia San Jose, Urolako lehen herrixkak goiburupean.

Erantzuna gehitu