Jakoba Errekondo hizlari izango dugu Sanagustinen

2015/04/16
Jakoba Errekondo hizlari izango dugu Sanagustinen
Azpeitiko Udalak eta Kutxa Ekoguneak ‘Baratzaren Udaberria’ Jardunaldiak antolatu dituzte eta horren baitan liburu aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak...  izango dira.  Bi egunetan baratzeko lanetarako interesgarri diren teknikak ikasteko aukera eskainiko dute eta besteak beste, Jakoba Errekondok Bizi baratzea liburuaren aurkeztuko du eta Baratzeko Kultura izenpean hitzaldia emango Sanagustin kulturgunean. Errekondo agronomoa eta paisajista da lanbidez eta ezaguna Euskadi Irratiko 'Landaberri' saioan parte hartzen duelako.  Ondoren,  bertako produktuekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izango dugu.

EGITARAUA

Apirilak 17, ostirala

11:00etan:  Hazien ugalketari buruzko eskuliburua-ren aurkezpena, Udaletxeko Areto Nagusian. José Maria Hernández (Cristina Eneako zuzendaria) eta Marc Badal (Haziera proiektuaren arduraduna).

18:30ean:  Jakoba Errekondorekin solasaldia, Sanagustin Kulturgunean Bizi baratzea liburuaren aurkeztuko du eta "Baratzeko Kultura" hitzaldia emango.

20:00etan: Bertako produktuekin egindako pintxoen dastatzea.
___________________________________________________________________

Apirilak 18, zapatua, Izarraizpeko baratzeen gunean

10:00etanHazien tailerra. Marc Badal, Haziera proiektuaren arduraduna.

11:00etan: Hazitegia sortzeko tailerra: Ohe beroaren teknika. Kimu bat.

12:00etan: Tomate tailerra. Karabeleko Elkartea.

Furgobaratza Zerbitzuaren aurkezpena:    
Otzakan, 9:30etik 11:30era.
Izarraizpen, 11:30etik 13:30era. 

Erantzuna gehitu