Ostiraleko The Sex Pistols Experience taldearen kontzerturik ez da izango

2015/05/13
Ostiraleko The Sex Pistols Experience taldearen kontzerturik ez da izango
Gurekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik The Sex Pistols Experience eta The Hammer Killers taldeen ostiral honetako kontzertua bertan behera geratu da. Sentitzen dugu.

Ufa! Hau astea daramaguna!! Zapatuan Gatillazoko kide batek min hartuta, hauen kontzertua eskaini ezinik geratu ginen (dena den, eskerrak Verräter eta Main Threat taldeei aurrera egin genuen); astelehenean, zine saioa ezin izan genuen bota arazo tekniko txiki batengatik; eta gaur hau, Santander, Iruñea eta Azpeitiko kontzertuak bertan behera geratzen direla esan digute. 

Oharra bai Gatillazo eta baita The Sex Pistols Experienceko sarrerak zituztenei:
- Internetez eskuratu zenutenoi, dirua itzultzeko prozesua hasita dago.
- Sanagustinen erosi dituzuenok pasa kulturgunetik eta dirua itzuliko zaizue.

Bien bitartean, Gatillazoren kontzerturako data berria zehazten ari gara. The Sex Pistols Experience agian egongo da, baina ingelesak izanik eta bira kontuak tarteko zailagoa da; airean dago oraindik.
Edozertarako jarri harremanetan 674 165 684 telefonoan.

Erantzuna gehitu