Jotakieren kontzertua Sanagustin kulturgunean

2015/09/28
Ostiralean aurkeztu zituzten Azpeitiko ikastolaren sorreraren 50. urteurrena ospatzeko antolaturiko ekitaldiak, eta besteak beste eta 25 urteren ostean, Azkoiti-Azpeitiko talde entsutetzua berriro oholtzan ikusteko aukera izango dugu. Gainera, kontzertu berean beste bi talde berezik joko dute: Dirección obligatoria eta Lin Ton Taun-ek.

Sanagustin kulturgunea jendez bete zen ostiral arratsaldean, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastolak Azpeitiko ikastolaren sorreraren 50. urteurrena ospatzeko prestatu duten ikasturte beteko egitarauaren aurkezpen ekitaldirako. 

Urritik ekainera bitartean hilero ekitaldi bat izango da, baina dauden hiru kontzertu aipatu zituen modu berezian Xabier Arrieta irakasleak, ikastola beraren "hiru aro irudikatuko dituztelako: Xabier Saldiasek, Amagarrek eta Unai Hirukoak emango dutena sorrera garaietako kantuekin; Jotakie -25 urteren buruan berriro elkartuta-, Direccion Obligatoria eta Lin Ton Taun euskarazko rockaren hastapenak gogoan hartuta; eta Triniti Fox eta Piztiak taldeek emango dutena, egungo ikasleak eta gurasoak ordezkatzen dituzten taldeak, hurrenez hurren". 

Kontzertuen gaineko informazioa osatzen joango gara datozen egunotan.

Egitarau osoa:

Urriak 25, igandea

09:00. Plazatik abiatuta ibilaldia, ikastolak izan dituen eta dituen kokapenetatik pasatuz. Ondoren, hamaiketakoa plazan.

Azaroak 14, zapatua, Sanagustin kulturgunean

20:30-22:30. Trikiti-bertso-txotx-afari-merienda. Otartekoa, norberaren kontura.
23:00. Triniti Fox eta Piztiak taldeen kontzertua.

Abenduak 26, zapatua, Soreasu Antzokian

Amagar, Xabier Saldias eta Unai Hirukoarekin kantaldia, Soreasu antzokian. Xabier Euzkitzek egingo ditu aurkezle lanak.

Urtarrilak 20, asteazkena

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleek 50. urteurreneko ikurrarekin apainduta hartuko dute parte San Sebastian eguneko umeen danborradan.

Otsaila (eguna eta ordua zehazteko)

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Izarraitz pilotalekuan, Uztaro haurreskolarekin elkarlanean.

Martxoak 12, zapatua

Festa eguna, Perdillegiko Karmelo Etxegarairen eraikinean.

Apirilak 9, zapatua, Sanagustin kulturgunean

23:00. Jotakie, Direccion Obligatoria eta Lin Ton Taun taldeekin kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

Maiatzaren 1etik 15era, Betharramen

Ikastolak 50 urte argazki erakusketa, Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean.

Ekainak 17, ostirala

Ikastolak 50 urte ikasturte bukaerako jaialdi berezia (tokia eta ordua zehazteko).

Erantzuna gehitu