Oier Aranzabal: "Elkarlanetik sortutako proiektua da Lou Topet"

2015/11/26
Oier Aranzabal: "Elkarlanetik sortutako proiektua da Lou Topet"
Lou Topet Zarauzko taldeak eta Harkaitz Cano idazleak Abesti bat gutxiago disko-liburua kaleratu dute. Igandean Sanagustin kulturgunean izango dira 19:00etan hasita; aurretik, berriz, Giorgio Bassmattiren Oso Fan proiektuaz gozatu ahal izango da. Bost musikarik osatzen dute Lou Topet, eta Oier Aranzabal (Zarautz, 1988) taldeko abeslariarekin eta gitarra jotzailearekin hitz egin du Uztarria.eus -ek.

Proiektuari 'Abesti bat gutxiago' izena jarri diozue. Zer dela eta?

Jakin gabe sortu zen proiektu hau. Harkaitz Cano eta biok jolasten hasi ginen, AEBetako artisten hainbat abesti itzultzen. Abesti batekin hasi zen kontua, eta forma hartzen joan zen. Ohartzerako disko bat genuen eskuartean. Izena sortu zen Donostiko Garoa liburudendan Canok-eta eskaini zuten hitzaldi batetik. Arkitektura eta literatura uztartzen zituen hitzaldi bat eskaini zuten, eta han Canori galdetu zioten eraikin bat nola eraikiko lukeen, nondik hasiko litzateken eraikin bat eraikitzen. Eta arkitekto bati galdetu zioten nondik hasiko litzateken istorio bat eraikitzen. Jokoa hori zen. Canok erantzun zuen eraikuntza bat eraiki baino lehen erabaki behar zela eraikuntza hori behar zen ala ez. Badaudelako hainbat eraikuntza okupatu daitezkenak eta berrerabili daitezkenak, zeure egin ditzakezunak. Hori eraman genuen abestietara eta musikara, eta hortik etorri zen Abesti bat gutxiago, abestiak okupatzeko eta abesti horiek geure bihurtzeko asmo hori.

Zer motatako bertsioak egin dituzue?

Bertsio denak dira gustuko ditugun edo azken urteetan entzun ditugun abeslarienak. Gehienak estatubatuarrak dira. Diskoan sartu ditugun hamaika abestiak, bat kenduta, Estatu Batuetako artistenak dira: John Hiatt, Pete Seeger... 'Amerikana' genero kutsukoak dira. Guk nahi genuena zen abesti horiek geurenagatzea; gure antz pixka bat eman eta euskaraz abestea.

Irakurri elkarrizketa osorik www.uztarria.eus wegunean. Kontzeturako sarrerak kulturgunean dituzue eta baita interneten ere (www.entradium.com). aurrez erosita 8€tan; egunean 10€tan.

Erantzuna gehitu