Mahai-ingurua, Ekialde Hurbilaz

2015/12/28
Mahai-ingurua, Ekialde Hurbilaz
Bihar, asteartea, abenduak 29, mahai-ingurua izango dugu Mikel Ayestaran eta Karlos Zurutuza kazetariekin Sanagustin Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Ekialde Hurbila eta bertako gatazkak gertutik ezagutzen dituzte biek ala biek, eta hauei buruz gehiago jakiteko aukera polita izango dute bertaratutakoek.

Nekane Zinkunegik gidatuko du ‘Zer ari da gertatzen Ekialde Hurbilean?’ izenburupean egingo den mahai-ingurua. Azpeitiko Kultur Mahaiak, Urola Kostako Hitzak, Uztarriak, Sanagustin kulturguneak, Erlo Telebistak eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatu dute mahai-ingurua. Sanagustinera hurbildu ezin dutenek zuzenean ikusteko aukera ere izango dute Erlo telebistan eta sanagustinkulturgunea.com web-orrian.

Erantzuna gehitu