Desentxufatuak, Soreasun

2016/01/21
Desentxufatuak, Soreasun
( Urola Kostako Hitza -k eginiko erreportajea) Mikel Martinez eta Patxo Telleriak Desentxufatuak antzezlana aurkeztuko dute bihar, Azpeitian. Umorea lantzea eta jendeak ondo pasatzea da obraren helburua.

Herriz herriz aurkeztu dute Mikel Martinez eta Patxo Telleriak Desentxufatuak antzezlana. Ondo ezagutzen dute elkar bi aktoreek, hogei urte pasa daramatzate-eta elkarrekin oholtzaren gainean. Hain justu, aspaldiko adiskidetasun horri keinu eginez sortu zuten duela urtebete inguru Desentxufatuak. “Antzezlana bi euskara ikasleren inguruko istorioa da, beraiek esaten duten bezala munduko euskaldunberririk zaharrenak dira, berrogei urte daramatzate euskaltegian eta zailtasunak dituzte oraindik orain”. Testuinguru horretan igoko dira oholtzara bi lagunak, Patxo Telleriak azaldu duenez.

Orain arte elkarrekin egindako lanen bilduma da antzezlan hau: “Kalitatea frogatuta zuten esketxak bildu eta koherentzia bat emanez denak batera eskaintzea erabaki genuen, nahiko formatu txikian, aparatu handirik gabe”. Laneko testuaren sortzailea ere bada Telleria.

Jarraitu irakurtzen: urolakosta.hitza.eus

Erantzuna gehitu