Belakok ez du gelditu nahi

2016/02/25
Belakok ez du gelditu nahi
Belako eta Rural Zombies Zestoako taldea Azpeitiko Sanagustinen izango dira bihar. Mungiako taldeak Hamen diskoa kaleratu zuen urtarrilean, eta ez da gelditu ordutik. Maiatzean Europara salto egingo dute. (Ana Abarisketak eginiko erreportajea Urola Kostako Hitza -rentzat)

Urtarrilean aurkeztu zuen Belako Mungiako (Bizkaia) taldeak Hamen diskoa eta ez dira gelditu ordutik. Euskal Herriko eta Espainiako hamaika bazterretan jo dute jada. Bihar gauean Azpeitiko Sanagustin aretoko oholtzara igoko da laukotea. Aurretik, Rural Zombies Zestoako taldeak girotuko du entzulea, 23:00etatik aurrera.

Josu Ximun Billelabeitia (gitarra eta ahotsa), Lore Nekane Billelabeitia (baxua eta ahotsa), Lander Zalakain (bateria) eta Cris Lizarragak (teklatua eta ahotsa) osatzen dute laukotea. Punck-rock, elektronikoa eta beste hainbat estilo ukitzen ditu taldeak. “Guregan eragina duen musikaren nahasketa bat da Belako”, azaldu dio Hitzari Lander Zalakain taldeko bateria-jotzaileak.

Mungiako taldea “ezin sinetsita” dabil azken hilabeteetan jasotzen ari den erantzuna. Jarraitu irakurtzen http://urolakosta.hitza.eus atarian.

Erantzuna gehitu