Kultur bonoak agortuta

2016/03/15
Kultur bonoak agortuta
2016an zehar izango diren kultur ekitaldietarako balio duen bono kopuru guztia saldu da. Horietatik %69 deskontuaren abantailarekin eskuratutakoak izan dira.

Laugarren urtez jarraian, kultur mugimendua indartzeko, kultur bonoa jarri genuen urte hasieran salgai eta otsailean agortu ziren guztiak. Bonoaren bitartez kultur ekitaldietara joateko erraztasuna ematea da helburuetako bat (berezko balio baino %65 gutxiago da bere prezioa) eta emaitzek berresten dute erabiltzaileek aprobetxatu egiten dutela aukera hori.  Saldutako bono kopuruaren %69a deskontu bidez saldu da; hau da, erdi prezioan. Gazteak izan dira gehien erosi dutenak, erdiak baino gehiago (%54,5) eta berri pozgarria da inondik ere. Hauek datuak:

- Kultur bonoaren prezioak:
o Orokorra: 60€ (berezko balioa, aurreko urtetakoak eredu hartuta, 175€takoa da)
o Deskontuarekin: 30€ (jubilatuak, ikasleak, gazte txartel jabeak, langabetuak).
- Saldutako kopuruak( %tan):
o Orokorra: %30,5.
o Deskontuarekin: %69,5.
 Gazte txartela: %37,5.
 Ikasle txartela: %17.
 Jubilatuak: %3,5.
 Langabetuak: %7,9
 Zozketatuak: %3,5.

Elkarlanean
Kultur Bonoak helburu batzuk ditu gure ustetan, balio erantsi bat ematen diotenak eta garrantzitsuak direnak herriarentzat. Urterokoak dira:

- Kultur ekitaldien kontsumoa sustatzea eta handitzea.
- Azpeiti mailako kontsumoa bultzatzea, jendea herrian gera dadin edo hona etor dadin.
- Herritarrek bonoaren bitartez abantaila ekonomikoak izatea.

Egitasmo honetan bat egiten dugu Azpeitiko Udalak eta Sanagustin Azpeitiko kulturgunea Kooperatiba Elkarteak, elkarrekin egiten dugun Egutegi Bateratuaren eskaintza jarraituz. Deskontuaren jabe biok egiten gara, hau da, deskontuaren %50a Udaleko gizarte sailak asumitzen du eta beste %50a kooperatibak. Beti diogu eta oraingoan ere bai, elkarlana dela garrantzitsua horrelako proiektuetan, indar metaketa.
Bonoaren erabiltzaileei ere eskerrak ematea nahi genuke, eta ahalik eta gehien erabiltzera animatu, kulturak batu egiten gaituelako, kulturak hezi egiten gaituelako, eta kulturak hazi egiten gaituelako. Norbanako gisa eta herri gisa.

Hauek dira kultur bonoarekin lortutako abantailak:
- 8 kontzertu doan. Nahi diren kontzertuak.
- Antzerki edo dantzako 4 ikuskizun %50eko deskontuarekin.
- Jaialdi eta Topaketak %50eko deskontuarekin.
- Umeentzako ikuskizunak doan (ume bat + heldu bat).

Ekitaldi anitzak
Ikuskizunetan aniztasunari eutsiz jarraituko dugu guztion gustuko gauzak ekartzen saiatuz, barietatea eta orekak kontuan izanda. Urtean 100-110 kultur ekitaldi egiten ditugu: 25 rock kontzertu, beste horrenbeste musika kontzertu, arte eszenikoetan 15 bat antzerki eta 10 bat dantza emanaldi izaten dira eta bestelako beste hainbat. Eta horietatik 45 bat izaten dira sarreradunak.

2016an, otsaila bukatzean, 16 ekitaldi izan ditugu eta horietatik 6 izan dira sarreradunak: bi kontzertu (Belako+Rural Zombies, Minor Empires+Kaluse), Erniarraitz Sariketako bertso saioa, Txiki Biraneko saioa (Xalto pailazoa) eta bi antzerki (Desentxufatuak eta Kreditua).  
 

Erantzuna gehitu