Gizarte hotz baten ispilua

2016/04/14
‘Gaur ez da inoiz’ obra antzeztuko dute bihar Azpeitiko Soreasu antzokian. Teknologia berrien preso bizi den pertsona baten esperientziatik abiatuta, gizarte indibidualista bat islatuko dute. Eneritz Albizuk Urola Kostako Hitza rako eginiko erreportajea, Xabi Lopez obraren idazle, zuzendari eta aktorearekin

Aratz da Gaur ez da inoiz antzezlaneko protagonista. Gizarte itxi eta indibidualista bateko kidea da, bere barruan iltzatuta bizi dena, beste asko eta asko bezala. Interneti eta teknologia berriei kateatuta dago Aratz, hori da bere mundua. Arazo batekin topo egingo du, ordea; eta bidaia bat abiatuko du bere buruhausteari irtenbideren bat aurkitzeko asmotan. Xabi Lopez obraren idazle, zuzendari eta aktoreak azaldu duenez, agian, orduantxe ikusiko ditu zein diren “munduko itzalak”. Bihar izango dute herritarrek aukera Aratzekin zer gertatzen den ikusteko. Izan ere, Soreasu antzokian izango da Distopia Antzerki Galdara taldea, 22:00etatik aurrera.

Kritika soziala da Gaur ez da inoiz antzezlana. “Gaurko edo biharko mundu garaikidearen isla”, Lopezen hitzetan. Tragedia eta komedia, bietatik du apur bat obrak, eta “ironia, poetika eta sinbologia” handia badu ere, “erraza” da ulertzeko. Erakutsiko dute zer gabezia dituen gaur egungo gizarteak, bere “goibelean”. “Arazoak arazo dira guri gertatzen baldin bazaizkigu soilik. Izan ere, dena gure prismatik ikusten dugu”, esan du Lopezek.

Irakurri osorik Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Sarrerak Sanagustin kulturgunean eta internetez daude eskuragarri.

Erantzuna gehitu