Udara ondorengorako bat: The Ex

2016/06/27
Udara ondorengorako bat: The Ex
Ibilbide luze eta oparoa duen Amsterdam-eko The Ex taldeak kontzertua emango du Sanagustin kulturgunean. 1979an jaio zen punk talde gisa baina, jazza, Afrikako musiken eraginak edo inprobisazioa ere jorratu dituzte, maisuki gainera.

Uda ondorena prestatzen gabiltza. Kontu interesgarri asko ditugu esateko eta joango gara apurka-apurka botatzen. Denetarik izango dugu, dantza, antzerkia, musika.. Aurreratu dezakegu, eurek hala egin dutelako, kontzertu bereziaz goza ahal izango dugula urriaren 14an. Sanagustin kulturgunean zuzenean The Ex taldea izango dugu.

The Ex, 1979an, Herbeeretan sortutako taldea da, talde anarkista. Punkaren sorrerarekin batera agertu zen oholtzetan eta ordutik 20 diskotik gora argitaratu ditu. Urte hauetan guztietan, taldearen musika garatzen eta aldatzen joan da, talde anarkopunk izatetik experimentazioan oinarritzen den talde esanguratsu bihurtzeraino; punk, post punk eta new wave estiloetan oinarritzen den experimentazioan. Baina ez da horretara mugatu eta mendebaldekoak ez diren beste doinu motak landu izan dituzte ere, hala nola, turkiar eta hungariar folkak edota Afrikako doinuak (Etiopia, Kongo edo Eritreakoak, esaterako).

Ibilbide luzea bezain interesgarria izanda, zorteko garelakoan gaude halako talde bat Azpeitira ekarri ahal izango dugulako. esanda bezala, urriaren 14an izango da kontzertua. Sarrerak salgai ditugu, momentuz, internetez www.entradium.com-en.

 

Erantzuna gehitu