Jende andanak babestu zuen Bebe kontzertu akustiko indartsuan

2013/02/04
Baterian Carlos Sanchez eta gitarran Pablo Novoa zituen laguntzen Bebek. Beste taldekideak etxean utzita etorri zen Euskal Herrian eman zuen birara, Sanagustin Kulturgunean eman zuen kontzertura. Pentsa zitekeen oholtza biluziago egongo zela eta kantak xumeagoak irudituko zitzaizkigula, lasaiagoak. Aurrez burura etorritako irudi guztiak, ordea, ezerezean gelditu ziren hain baliabide gutxiri —bateria eta gitarra— nolako zukua atera zion ikustean. Entzulearekiko gertutasuna erakutsi zuen, kantutik kantura elkarrizketak ere mantendu zituen haiekin eta bere lanean artea duela erakutsiz bereganatu zituen.
Erantzuna gehitu