Azpeitira dator Bertso Derbia

2018/04/24
Azpeitira dator Bertso Derbia
Realeko eta Athleticeko gizonek zapatuan Anoeta futbol zelaian jokatuko dute derbiaren atarikoa izango da ostiraleko bertso saio berezia. 22:00etan hasiko da, eta Reala ordezkatuko dute Maddalen Arzallusek, Amets Arzallusek eta Andoni Egañak. Athletic, berriz, Angel Mari Peñagarikanok, Etxahun Lekuek eta Jone Uriak. Gonbidapenak beharko dira aretora sartzeko, eta horiek kulturaz.eus webgunean edo Sanagustin kulturgunean eskura daitezke.

Bertso Derbiaren XI. edizioa Azpeitiko Soreasu antzokian izango da ostiralean. Hain zuzen ere, Realeko eta Athleticeko gizonek zapatuan Anoeta futbol zelaian jokatuko duten derbiaren atarikoa izango da ostiraleko bertso saio berezia. 22:00etan hasiko da, eta Reala ordezkatuko dute Maddalen Arzallusek, Amets Arzallusek eta Andoni Egañak. Athletic, berriz, Angel Mari Peñagarikanok, Etxahun Lekuek eta Jone Uriak. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak beharko dira aretora sartzeko, eta horiek kulturaz.eus webgunean edo Sanagustin kulturgunean eskura daitezke.

Realaren eta Athleticen fundazioek, Lankuk, Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udalak antolatu dute saioa, eta lehen aldiz hiriburuetatik aterako da. Izan ere, Bertso Derbiaren orain arteko edizio guztiak Donostian eta Bilbon egin dituzte. Realaren fundazioko kide Joseba Ibarburuk azaldu duenez, "oso gustura" atera dute egitasmoa Donostiatik, sei urteren ostean. Hain zuzen ere, duela sei denboraldi hasi ziren saioa antolatzen, "kirola eta kultura, futbola eta euskara nahiz lehia eta batasuna" uztartzeko helburuz....

Aitor Bengoetxeak hartu du hitza Kulturaz kooperatibaren izenean, eta hark adierazi du "gustura" hartu zutela Bertso Derbia Azpeitian egiteko gonbidapena. "Esker handiz jaso dugu deialdia, iaz azken orduko kontu batzuk tarteko, ezin izan baikenuen saioa Azpeitian egin". Bengoetxeak ere azpimarratu du Bertso Derbiaren antolatzaileek emanaldia hiriburutik ateratzeko egindako keinua: "Lurraldetasuna landu behar da kirolean eta kulturan ere". Hark "joko garbiaren" alde egin eta "saio polita" izatea espero duela esan du.

Albiste osoa irakurtzeko: www.uztarria.eus.  

Erantzuna gehitu