Bertako produktuak Sanagustin kulturguneko jatetxean

2020/01/13
Bertako produktuak Sanagustin kulturguneko jatetxean
Ostalaritza zerbitzuan bertako produktuak eskaintzen hasi gara Sanagustin kulturgunean Azoka 2.0 egitasmoaren baitan, Azpeitiko Azoka Plazarekin elkarlanean. Hona hemen osatu dugun bideoa.

Eskutik eskura, bertakoa, garaikoa eta osasuntsua

Ostalaritza zerbitzuan bertako produktuak eskaintzen hasi da Sanagustin kulturgunea Azoka 2.0 egitasmoaren baitan, Azpeitiko Azoka Plazarekin elkarlanean.

Azoka 2.0 egitasmoaren bidez eskualdeko baserritarrek modu jasangarrian ekoiztutako kalitatezko elikagai osasungarriak zuzenean jatetxe eta jantoki kolektiboetara bideratzeko nahiz tokiko ekonomia sustatzeko sarea abian jarri da.

Alde batetik, hamabost ekoizlerekin lantaldea osatu da, askotariko elikagaiak eskaintzeko: barazkiak, fruta, esnekiak, elikagai elaboratuak, arrautzak eta ogia. Baserriari lotutako proiektu ekonomikoak bultzatzeko, nekazaritza industriatik kanpo, laborantza iraunkorra bermatzen duten oinarriak ditu. Bestetik, zenbait jatoki kolektibo eta jatetxe elkartu dira, tartean, Sanagustin kulturgunea.

Baserritarren lan baldintza duinen aldeko apustua egitea, landa eremu bizi bat sustatzea eta ingurumenarekiko oreka jasangarria bermatzea dira proiektuaren xedeak.

 

Erantzuna gehitu