Eskuragarri daude 2019ko Kultur Bonoak Sanagustin kulturgunean

2018/12/14
Eskuragarri daude 2019ko Kultur Bonoak Sanagustin kulturgunean
Kulturarekin hazi, hezi eta goza ahal izatea bultzatzeko asmoz aterako dugu Kultur Bonoa zazpigarren urtez jarraian. Azken urteetan agortu egin dira eta, beste behin, kultur zaleek erantzun ona emango diozuen esperantza dugu.

Bonoak Kulturaz kooperatibak antolatutako ekitaldietarako balio du. Kooperatibaren oinarriei eutsiz, ikuskizunen aniztasunari erreparatuko diogu, guztion gustuko gauzak ekartzen saiatu, eta, aniztasuna, adina eta orekak kontuan hartuta.

Kultur Bonoa Kulturaz, Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibaren, ekimena da, Azpeitiko Udalaren laguntza duena. Azpeitiko Udalak, “Kultur Mahaiaren kooperatibak ekimen honekin egiten duen esfortzua” eskertu eta kultur ekimenak “herritarren eskura” jartzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du.

Kultur Bonoak, Kulturazek antolatutako ekitaldietan, honako abantailak eskaintzen ditu:

- Sanagustin kulturgunean, 8 kontzertu doan.

- Soreasu Antzokian, musika eta arte eszenikoak, %50ean.

- Umeentzako ekitaldietan, Sanagustinen nahiz Soreasun, ume bat eta heldu bat doan.

Kultur Bonoa 65€tan izango da salgai helduentzat. Langabetuek, jubilatuek nahiz Gazte Txartela dutenek, berriz, 33€tan erosi ahal izango dute. Salgai jarriko den bono kopurua mugatua izango da. Txartela transferigarria da, eta beharrezkoa izango da ekitaldietara eramatea.

Jada 2019ko ekitaldien sarrerak erosita dituztenei, Kultur Bonoa egunean bertan lehiatilan erakutsiz gero, dagokien deskontua aplikatuko zaie.

Aurreko urteko Kultur Bonoaren gisan, aurten ere txartel formatua izango du Kultur Bonoak: txartelek kode bat eramango dute. Horrela, jabeek www.kulturaz.eus webgunean sartuta txartelaren erabileraren berri jakin ahalko dute. Web orri berean, agenda atalean, bonoa erabili ahal den ekitaldiek ikur bat izango dute, bono jabeentzako jakingarri gisa.

Kultur Bonoa dutenentzako sarrerak erreserbatu egingo dira zutikako ekitaldietan, eta egunean bertan sarreran bonoa erakutsita jasoko du sarrera. Eserita ikusteko ekitaldietan, berriz, ez da erreserbarik egingo, eta lehenago eskuratu beharko dira sarrerak (Sanagustin kulturgunean); hori bai, deskontuarekin.

2018an 22 kontzertutan, arte eszenikoetako 12 ikuskizunetan, Azpeitiko Udalak antolatzen dituen antzerki topaketetako emanaldi guztietan eta umeentzako sei ekitalditan izan zen Kultur Bonoa erabiltzeko aukera.



2019ko programazio aurrerapena

Oraingoz honako ekitaldi hauek ditugu programatuta 2019rako. Datozen aste eta hilabeteetan joango gara ekitaldi gehiagoren berri ematen.

MUSIKA

-
Urtarrillak 11: Freedonia.

-
Urtarrillak 12: Delient + Willis Drummond.

-
Urtarrillak 25: Benito Lertxundi.

-
Otsailak 9: Luar Na Lubre.

-
Otsailak 22: Moby Dick + Izaki Gardenak.

-
Otsailak 23: Hezurbeltzak.

-
Martxoak 16: Brigabe Loco + Egurra Ta Kitto (diska arkezpena)

-
Martxoak 23: Eñaut Elorrieta.

-
Maiatzean: Legen Beltza + Angelus Apatrida.

Guztira 18 kontzertu ditugu jada lotuta. Hurrengo hilabeteetan, taldeekin adostutako datetan, joango gara argitaratzen kontzertu horien eta gehiagoren berri.


ARTE ESZENIKOAK (datak zehazteke)

-
Erraiak (Garazi & Cia.)

-
Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak (Rubik konpainia)

-
Janeten titia (Ertza konpainia)

-
Eskuharriak (Mug Mus laborategia)

- Ehuna (Dantzaz konpainia)


UMEENTZAKO EKITALDIAK (datak zehazteko)

- Ene Kantak.

- Gari Montxo eta Joseleontxo.

Datozen aste eta hilabeteetan joango gara ekitaldi gehiagoren berri ematen, beste 10-12 ekitaldi ere lotuta baititugu.

 

Erantzuna gehitu