din.jpg

Dinamoa sormen gunea

Sormen gune zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia. Sormen guneko esparru, proiektu eta albisteen berri, sakonago, dinamoa.eus orrialdean duzu. 

 

 
Irudia, hitza, gorputza eta irekitzear den soinuaren eremuek osatzen dute Dinamoa. Herriko kultur mugimendua berritu eta biziberritu asmoz jaiotako gunea da. 
52809645373_f4aa59626b_k.jpg
 
Sormen jardun desberdinei denbora, arreta eta bitarteko egokiak eskaintzeko; prozesuari eta bideari eman garrantzia; sormen askatasuna bermatu, sortzaileak babesteko; eta bidean komunitatea indartu, dinamikan bertan parte hartu eta erabakimena izateko xedeak ditu. 
 
Azpeitiko alde zaharrean, Soreasu Antzokiaren ondoan dago Dinamoa. Azpian, autoentzako aparkalekua du (lehen bost orduak doan dira).
Dinamoaren jardunaren inguruko multimedia edukia artxibategi digitalean dugu.
52717727638_cf20bba0dc_k.jpg
52593695910_a7818ed868_o.jpg
 
Sormen egonaldi edo proiektu bat garatu nahi baduzu edota beste edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan dinamoa@kulturaz.eus helbidera idatzita.
 
Bestalde, sormen guneko jardunaren berri izan nahi baduzu, harpidetu zaitez Dinamoko buletinera