Carvalho Euskadin

2024/09/03
Carvalho Euskadin

Jon Alonsok iaz argitaratu zuen Carvalho Euskadin, elkarrizketa batean esan zuenez trilogia ixtera zetorren liburua, Katebegi galdua eta Hodei berdeak aspaldikoen ondotik.

Garbiñe Ubedak egin zion elkarrizketa Berriarako, abuztuan ekarri zuen egunkariak. Liburuaren inguruan gehiago jakiteko oso ondo dago, gako batzuk azaltzen ditu, eta esaldi lapidarioren bat edo beste ere badakar. Hau bat:

"Azken finean, kultura munduan ibiltzeko aringarri bat besterik ez da, kito."

Erantzuna gehitu