Azpeitiko Kultur Mahaia

Herriko kultur talde guztiek osatzen dute Kultur Mahaia. 2006an sortu zen, baina 2008 hasieratik du martxa iraunkorra eta egituragoa.

Hemen osaera:

Kultur taldeak (herriko 22ak):

  • Antxieta Arkeologi Taldea.
  • Argazki Elkartea.
  • Arte eta Diseinu Zentroa.
  • Dantza Suelto Eskola.
  • Erabaki produkzioak.
  • Erniarraitz Bertsozale Elkartea.
  • Ikasberri Azpeitiko Ikastola-Kultura.
  • Itsasi Euskal Kultur Taldea.
  • Izarraitz Txistulari Taldea.
  • Kitarrista Taldea.
  • Juan Antxieta Musika Eskola.
  • Julian Barrenetxea Abesbatza.
  • Lakrikun Antzerki Taldea.
  • Metal Boskotea.
  • Musika Banda.
  • Trikigiro Elkartea.
  • Azpeitiko Napar zuzterrak.
  • Orkatz Kultur Elkartea.
  • Paradisu Zinema Zine Kluba.
  • Sahatsa Dantza Taldea.
  • Urrestillako Triku Musika Elkartea.
  • Zubi-Zarreko Musika Taldea.

Udal taldeak (2015-2019 legealdia):

  • Bildu.
  • EAJ.

Teknikariak:

  • Udal kultur teknikaria.
  • Kultur Mahaiko teknikaria.

Sanagustin kulturguneko langileak.

Norbanakoak:

  • Kultur Mahaiak 380 bazkide ditu (horietatik 22, kultur taldeak dira; beste denak, norbanakoak).

Kultur Mahaiaren funtzionamendua.

  • Urtean, gutxienez, hiru batzar egiten ditu. Erabaki nagusiak hartzeko eta urteko planak erabakitzeko. 
  • Mahaiak Talde Eragilea du. Hamabostean behin biltzen da.
  • Barne mailako komunikazioa dago: aktak, barne postak...
  • Kultur Mahaiak elkarte juridikoa du: Kulturzale. Honek bazkideak ditu.
  • Teknikari bat du, egun erdiko lanaldiarekin (Izaro Zinkunegi, 688 895 472)